1820, 1830 eta 1848ko iraultza oldeak
PERIODICOSCOPE
PERIODICOSCOPE 
icono de búsqueda de contenidos

1820, 1830 eta 1848ko iraultza oldeak

Iraia Knörr González | 23 nov 2020

Iraultza oldeak 1815. urtetik gertatutako hainbat iraultzak izan ziren. Iraultza hauek zenbait ideologiek bultzatu zituzten, hala nola: demokrazia, herrialdeak gobernatzeko era edo sistema politiko; sufragio unibertsala, adinez nagusiak diren hiritar guztiei botoa emateko eskubidea eskaintzen diena; herri subiranotasuna, agintariek nazioarengandik eta hiritar guztiengandik jaso dute boterea, eta berdintasun soziala, norbanakoa bere gaitasunen arabera baloratu behar zela, eta ez jaiotzaren arabera. Iraultzak burutzeko liberalismo eta nazionalismoaren ideietan oinarritu ziren Errestaurazioari aurre egiteko. 

 

Altxamendu liberalak batez ere ekintzaile militarrek, ideologia liberala zituztenek zuzendu zituen, absolutismoarekin bukatzeko nahiarekin eta matxinada armatuen bidez agintea eskuratzeko saiakera egin zuten Europako zenbait estatutan. Nahiz eta altxamendu gehienak Aliantza Santuko armadek itzali zituzten (berrezarkuntza absolutismoaren aldekoek), kasu batzuetan bere helburua lortu zuten, hala nola, Grezian eta Erdi- eta Hego-Ameriketan.

Iraultza  hauek faktore politiko eta ekonomiko-sozial batzuen ondorio izan ziren. Politikaren artean liberalismoa eta nazionalismoa nabarmentzen ziren. Liberalismoa Antzinako Erregimenaren erorketaren ondoren ezarri zen, XVIII. mendearen eta XIX. mendearen artean sortutako ideia multzoa da, bere oinarriak Britainia Handiko parlamentarismoaren eta zenbait pentsalarirengan, eta, baita Ilustrazioan zituena. Bere oinarrizko ideiak honako hauek ziren: botereen banaketa, Montesquieu izeneko pentsalari ilustratuak erregeak botere guztiak izatea kritikatu zuen, eta botere hauen banaketa aldeztu zuen (legegilea, betearazlea eta judiziala); askatasuna, adierazpen askatasuna eta ekonomia askatasunaren alde zeuden, gremioen kontrola eta Estatuaren kontrola gaitzesten zuten eta esaten zuen prezioak eskaeraren eta eskaintzaren legeak zehazten zituela (liberalismo ekonomikoa); subiranotasun nazionala, agintariek nazioarengandik, hots, hiritar guztiengandik jaso dute boterea, eta hiritarren aurrean erantzun behar dute botere hori behar ez bezala erabiltzen badute, eta berdintasuna, ilustratu eta liberal asko burgesak ziren, eta ikusten zuten nola noble ez izateagatik hainbat lanpostu lortzea ezinezkoa zuten, askotan bere trebeziak handiak izan arren. Horregatik, uste zuten norbanakoa bere gaitasunen arabera baloratu behar zela, eta ez jaiotzaren arabera.

 

Nazionalismoa Aro Garaikidean nabarmendu den indar politiko garrantzitsua da. Mugimendu liberaletatik sortu zen eta, gobernatzen zuen burgesiaren ideologia gisa sortu zen arrazoi politiko eta ekonomikoen medio. Nazionalismoaren justifikaziorako nazioa definitu zen herri edo komunitate bereko herritarren elementu komunak kontuan hartuz. Pentsamendu horri jarraiki, nazio orok Estatu independente izan nahi du, bere independentzia defendatuz edo beste Estatu baten barrutik independentzia aldarrikatuz. Beraz, nazionalismo mota nagusi bi daude eta horietatik eratorritako hirugarren bat: Nazionalismo askatzailea (Grezia, Errumania eta abar), Nazionalismo bateratzailea (Italia eta Alemaniako batasunak) eta Nazionalismo horietatik eratorri zen, Estatu bezala eraikitako nazioetan, nazionalismo inperialista.

1820 inguruan hainbat altxamendu liberal gertatu ziren herrialde desberdinetan absolutismoaren kontra, esate baterako, Portugalen, Napolin, Espainian, Piemonten eta estatu alemaniar batzuetan. Grezia turkiar otomandar inperioaren barnean zegoenez, greziarrak turkiar otomandar inperio menderatzailearen aurka matxinatu ziren 1822an Greziaren independentzia aldarrikatzeko. Bestalde, 1808 eta 1825 artean, Erdi- eta Hego-Amerikako espainiar kolonietako emantzipazio iraultzak ere egon ziren. Metropoliari aurre egin zioten eta garaipena lortu zuten. 1830ean, Frantzian beste iraultza bat egon zen, ideia liberalek bultzatuta eta Belgikan matxinada hasi zen. Altxamenduak egon ziren ere Espainian, Polonian eta Britainia Handian. Geroago, 1848an, iraultzak Europako erdialdeko eta mendebaldeko herrialde gehienetan gertatu ziren, adibidez, Suedian, Frantzian, Belgikan, Danimarkan, Suitzan, Alemanian, Polonian, Irlandan eta Italian, baita Hego Amerikako leku batzuetan ere, hala nola Brasilen. 

 

Independentzia gerra luze eta odoltsuak 1829arte iraun zuen eta 1832an Grezia estatu burujabe aitortua izan zen. Era berean, garaipena lortu zuten ere Erdi- eta Hego-Amerikako espainiar kolonietako emantzipazio iraultzak ere, Hego Ameriketan estatu independente berriak sortu ziren. Gainera, Uztaileko Iraultza-ren bidez, Frantzia monarkia konstituzional bilakatu zen eta 1831. urtean Belgikako independentziarekin amaitu zen. Herrialde berriaren erregea Leopoldo I.a zen eta erregimen liberala ezarri zuen. Iraultza guzti hauen ondorioz, gobernu liberalak Europa osoan zehar zabaldu ziren. Soilik Erdialdeko Europak, Alemaniako eta Italiako estatuek (Savoia ezik) eta Errusiako, Austriako eta Otomandar Inperioek jarraitu zuten absolutista izaten. Nahiz era 1848ko Iraultza hauetako gehienak itzali, horiek jarritako aziari esker erreforma liberalak eta indenpendentzia prozesuak mendearen bigarren erdialdean sendotu egingo ziren.

 

Iraia Knörr González

Temas relacionados:

Opiniones de este contenido

Esta web se reserva el derecho de suprimir, por cualquier razón y sin previo aviso, cualquier contenido generado en los espacios de participación en caso de que los mensajes incluyan insultos, mensajes racistas, sexistas... Tampoco se permitirán los ataques personales ni los comentarios que insistan en boicotear la labor informativa de la web, ni todos aquellos mensajes no relacionados con la noticia que se esté comentando. De no respetarse estas mínimas normas de participación este medio se verá obligado a prescindir de este foro, lamentándolo sinceramente por todos cuantos intervienen y hacen en todo momento un uso absolutamente cívico y respetuoso de la libertad de expresión.




 No hay opiniones. Sé el primero en escribir.


Escribe tu comentario
* Datos requeridos
Título *
Contenido *
Tu nombre *
Tu email *
Tu sitio web
 
Te recomendamos...
EL ATENEO
https://press.parentesys.com/30397/
Noticias del Futbol
https://press.parentesys.com/44750/
Congéneres
https://press.parentesys.com/43561/
Aquatic World
https://press.parentesys.com/3402/
OSCAR H CABALLERO MUSIC
https://shop.oscarhcaballero.com/