Amerikako iraultza
PERIODICOSCOPE

Amerikako iraultza

Unai Fernandez | 23 nov 2020

XVIII. mendearen bukaeran hasi ziren benetako iraultza liberalak. Ilustrazioaren ideiak eta Britainia Handian sortutako sistema parlamentariotik sortutako ideiak oinarritzat hartuz, Amerikako Estatu Batuetako Independentzia Gerra gertatu zen. Amerikako Iraultzan aplikatu zen lehen aldiz liberalismoa. Herrialde berri baten jatorria izan zen. Ameriketako Estatu Batuena; bertako politika-sistema eredu izan zen ondorengo iraultzentzat.

XVIII. mendean, Britainia Handiak koloniak zituen Ipar Amerikako ekialdeko kostaldean, Ingalaterra Berria izenez ezagutzen zen lurraldea. Hamahiru kolonia horiek metropoliaren aurkako lehenengo altxamendu koloniala burutu zuten. Beraz, Amerikako Iraultza Ingalaterra Berriko kolonoen eta Britainia Handiaren arteko gatazka izan zen, eta kolonoek independentzia lortzean amaitu zen.

 

Kolonietako biztanleak Europa ilustratutik heltzen zitzaizkien berdintasun eta askatasunaren inguruko ideiak, eta hori dela eta, iraultza gero eta indar handiagoa hartu zuen. Kolonoen iritziz, britainiar legeak ez zien Londresko Parlamentuan inolako ordezkaritzarik errekonozitzen eta, horren aurrean adierazi zuten ez zutela inolako zergarik eta legerik onartuko, Ingalaterrako Parlamenturako diputaturik aukeratzerik izan ezean.

 

Ekonomian arazoak zeuden: koloniek ekonomia-sistema propioa garatu zuten, eta metropolia (nazio kolonizatzailea) beren garapenerako oztopotzat hartzen hasi ziren. Gainera, tentsio politikoa areagotu egin zen. Kolonietan, Itun Koloniala zegoen indarrean, eta itun horri esker, kolonoek autonomia handi samarra zuten; hain zuzen, zenbait biltzar zeuden, zergak ere bil zitzaketenak. Hala ere, Kolonoek zergak ordaindu behar zizkioten Britainia Handiari.

 

Hori dela eta, zergen gatazka sortu zen. 1764tik 1766ra bitartean, Jurgi III.a erregea (1760-1820) zenbait lege indarrean jartzen saiatu zen, kolonietako zergak arautzeko (Sugar Acts, Stamps Acts eta abar), baina kolonoek protestatuz eta Ingalaterrako produktuei boikota eginez erantzun zuten.

 

1774an, Hamahiru Kolonietako ordezkariak Filadelfiako Lehen Biltzarrean bildu ziren. Bertan, eskubideen aldarrikapena idatzi zuten, eta lehen arma-mugimenduak hasi ziren. Britainiarrak Lexingtonen mendean hartu izanak bultzada handia eman zion altxamenduari. Politikaren alorrean, Thomas Jeffersonek, Amerikako Iraultzaren ideologoak, Virginiako Eskubideen Aldarrikapena idatzi zuen (1776). Bertan, subiranotasun nazionalaren, botereen banaketaren eta sufragioaren printzipioak adierazi ziren, eta AEBen Independentzia Aldarrikapenaren oinarria zian zen. 1776ko uztailaren 4an sinatu zen AEBen independentzia.

Independentziaren ondoren estatu berri bat jaio zen: Amerikako Estatu Batuak. Bertan erregimen liberala ezarri zen.

 

Amerikako Iraultzak oso eragin handia izan zuen gero. Europan, Amerikatik zetozen “askatasun haize” horiek monarkia absolutuen aurka borrokatzeko sentimenduak indartu zituzten. Eredu izan zen Frantziako Iraultzarentzat eta Amerikako gainerako independentzia-mugimenduentzat; izan ere, 1787ko Konstituzioan aldarrikatu ziren eta jarri ziren praktikan lehen aldiz subiranotasun nazionalaren eta botereen banaketaren printzipioak.

 

Unai Fernandez

Temas relacionados:

Opiniones de este contenido

Esta web se reserva el derecho de suprimir, por cualquier razón y sin previo aviso, cualquier contenido generado en los espacios de participación en caso de que los mensajes incluyan insultos, mensajes racistas, sexistas... Tampoco se permitirán los ataques personales ni los comentarios que insistan en boicotear la labor informativa de la web, ni todos aquellos mensajes no relacionados con la noticia que se esté comentando. De no respetarse estas mínimas normas de participación este medio se verá obligado a prescindir de este foro, lamentándolo sinceramente por todos cuantos intervienen y hacen en todo momento un uso absolutamente cívico y respetuoso de la libertad de expresión.




 No hay opiniones. Sé el primero en escribir.


Escribe tu comentario
* Datos requeridos
Título *
Contenido *
Tu nombre *
Tu email *
Tu sitio web
 
RaiolaNetworks
Te recomendamos...
DISCERE
https://www.periodicodigitalgratis.com/6628/
El Hermes
https://www.periodicodigitalgratis.com/30401/
TODO SOBRE RUNNING
https://www.periodicodigitalgratis.com/839/
Las revoluciones de la edad moderna
https://www.periodicodigitalgratis.com/45286/
Noches de jardín
https://www.revistanochesdejardin.com/