Napoleonen Frantzia
PERIODICOSCOPE

Napoleonen Frantzia

Unai Fernandez | 23 nov 2020

Napoleonek 1799 eta 1814 urteen artean Frantzian eragindako iraultza zabaltzeko saiakera izan zen. Honen arrazoi nagusiena, Antzin erregimena desegiteko nahia izan zen. 1799an Frantziar Iraultza bere azkenera iritsi zen Napoleon Bonaparte jeneralak emandako estatu- kolpearekin. Frantziako agintari nagusi bilakatu zen 1814 arte.

 

Kontsulatuak iraun zituen bost urteetan eta Inperioaren hamar urteetan zehar, Napoleonek ia etenik gabe egin zuen borroka potentzia europarren kontra, azken hauek sei koalizio antolatu zituztelarik Frantziaren kontra.

  • Napoleonek Austria, Prusia, Errusia eta beste aliatu batzuk garaitu zituen bata bestearen atzetik hurrengo batailetan: Marengo, Ulm, Austerlitz, Jena, Tilsit.

  • Ingalaterraren kontra, Napoleonek arerio nagusitzat zuena, Trafalgarreko (1805) itsas batailan borrokatu zen, Villeneuven agindutara zegoen armada franko-espainiarrak sekulako porrota jasan zuelarik.

  • Honen ondoren, Napoleon Ingalaterra ekonomikoki suntsitzen saiatu zen kontinentalki blokeatuz (1806), honen eraginez Europako kai guztiak itxita gelditu ziren ontzi eta gai ingelesentzat.

 

Napoleonek, bere agintaldiaren hasieran Kontsulatua ezarri zuen, gobernu sistema partekatua zen teorian, baina praktikan bere esku zegoen botere guztia. Denborarekin enperadore izendatu zuen bere burua eta, bere agintepean, ia Europa osoa frantsesen mende jarri zuen:

  • Inperioan: Frantzia, Holanda, Savoia, Piamonte, Korsika, Erroma, Genova, Iliriako probintziak, Katalunia.

  • Eraginpean eta aliatuak: Espainiako erresuma, Rhineko Konfederazioa, Italiako erresuma, Napoleseko erresuma, Austriako Inperioa, Varsoviako Dukerri Handia, Prusia, Danimarkako eta Suediako erresuma.

 

Napoleonek konkistatzaile modura jokatu zuen eta bere arauak inposatu zituenez okupatutako lurraldeetan. lurralde horietako pertsona ugarik Frantziaren kontra egin zuten beraien nazio sentimenduak bultzatuta. Beraz, Napoleon eta abertzaleen aurkako borrokak egon ziren (Espainiako kasuan Independentzia Gerra bezala ezagutua dena adibidez). Gainera herrialde horiek batu egin ziren eta elkarri lagundu zioten Napoleonen kontra. 1814an lortu zuten Waterlooko guduan. Horrez gain, Napoleonen konkisten eraginez Europako hainbat herrialdeetan Antzin Erregimena krisian sartu eta desegite bidean jarri zen. Liberalismoaren ideiak hedatu egin ziren.

 

Unai Fernandez

Temas relacionados:

Opiniones de este contenido

Esta web se reserva el derecho de suprimir, por cualquier razón y sin previo aviso, cualquier contenido generado en los espacios de participación en caso de que los mensajes incluyan insultos, mensajes racistas, sexistas... Tampoco se permitirán los ataques personales ni los comentarios que insistan en boicotear la labor informativa de la web, ni todos aquellos mensajes no relacionados con la noticia que se esté comentando. De no respetarse estas mínimas normas de participación este medio se verá obligado a prescindir de este foro, lamentándolo sinceramente por todos cuantos intervienen y hacen en todo momento un uso absolutamente cívico y respetuoso de la libertad de expresión.




 No hay opiniones. Sé el primero en escribir.


Escribe tu comentario
* Datos requeridos
Título *
Contenido *
Tu nombre *
Tu email *
Tu sitio web
 
RaiolaNetworks
Te recomendamos...
NotiCoba
https://www.periodicodigitalgratis.com/21001/
MEXICO EN EL PUEBLO
https://www.periodicodigitalgratis.com/46514/
VIAJES POR EL MUNDO
https://www.periodicodigitalgratis.com/30098/
EL ATENEO
https://www.periodicodigitalgratis.com/30397/
ColMexTul News
https://www.periodicodigitalgratis.com/45387/